sanferminak

Aurrea hartutako zezen batek jarri du arriskua hirugarren entzierroan

Bi minutu eta erdi behar izan ditu zezen taldeak ibilbidea osatzeko. Bi lagun eraman dituzte erietxera.

2013ko uztailaren 9a
13:26
Entzun

Aurreneko aldia zen Valdefresnoko ganadutegiko zezenak Iruñean aritzen zirena, Cebada Gagokoak azken orduan ordezkatu eta gero.

Hasi bezain azkar, zezen batek aurrea hartu die gainontzekoei, eta bitan banatu da taldea; joaldun batekin batera, biak joan dira aurretik, eta 40 metro inguru ere aurreratu zaie beste zezenei.

Oso azkar joan dira aurrekoak, eta, taldea banatuta, arrisku handiko uneak izan dira. Lasterkari asko erori dira ibilbide osoan, baina ez da inor larri zauritu, eta zezenek ez dute inor adarkatu. Bi lagun artatu dituzte erietxean, kolpeak hartuta.

Plazara sartuta, zuzenean sartu da talde ia osoa zezentokira. Joaldun bat, ordea, ez da sartu, eta ia plazatik atera da. Sarreran geratu da, eta bertan hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.