Aurreikusitakoa baino 24 milioi gehiago gastatu dituzte Supersurren
Bilboko hegoaldeko saihesbidea egiteko lanetan aurreikusitakoa baino 24,42 milioi euro gehiago gastatu ditu Bizkaiko Diputazioak orain arte, atzo Itziar Garmendia Herrilan diputatuak jakinarazi zuenez. Azpiegitura berri horren aurrekontua 821 milioi eurokoa zen, eta Bilboko A-8 autobideko zirkulazioa arintzeko asmoz egin dute. Garmendiaren esanetan, lanak «erritmo onean» doaz, eta aurreikusitako epetan. Horregatik, 2011ko martxorako amaituta egongo dela ziurtatu zuen. Gainera, uztailean errepideko zati batzuk jada erabilgarri jarri zituztela gogorarazi zuen: Portugalete, Trapagaran eta Ortuellako sarbideak; Galindoko biribilgunean BI-628 errepidearekin lotura; Santurtzira sartzeko adarkadura; eta txirrindularientzat bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu