gizartea

"Aurreikusitakoa gainditu" dutela-eta gustura daude Ibilaldiako antolatzaileak

Atzo 100.000 pertsona inguruk hartu zuten parte Bizkaiko ikastolen aldeko festan, Bermeon, jendetza, nahiz eta euria egin egun osoan. Itsasoaren mundua eta euskararena batu zituzten atzo.

2010eko maiatzaren 31
15:51
Entzun
Ibilaldia 2010 jaiak milaka lagun Bermeon elkartzea lortu zuen atzo, 100.000 lagun inguru antolatzaileen arabera, eta euria eginda ere, goiz-goizetik gerturatu ziren Euskal Herri osoko herritarrak hara. "Pozik" daude antolatzaileak aurreikusitakoa "soberan gainditu" dutelako.

Herriak itsasoarekin duen lotura erabili zuten, ikastolen eta euskararen egitasmoak aldarrikatzeko. Herritarrak eta euskaltzaleak "olatu erraldoia" sortzera deitu zuten antolatzaileek. "Eguneko unerik hunkigarriena arrantzaleek euskararen munduarekin duen lotura gogoratzerakoan izan da. Inoiz ez zaie arrantzaleei omenaldirik egin, eta gaur izan da eguna", azaldu zuen atzo Aintzane Egaña Eleizalde ikastolako zuzendariak. Nestor Basterretxea eskulturgileari egindako omenaldia izan zen beste une aipagarrietako bat.

Egun osoan ekitaldi ugari izan ziren, zazpi kilometroetan barna jarritako bost guneetan: kontzertuak, herri kirolak, bertsolariak, tailerrak eta beste hamaika egiteko, ikusteko eta entzuteko.

Eleizalde ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea izan da aurtengo Ibilaldiaren helburua, eta "pozik" daude antolatzaileak emaitzarekin. Ikastolaren eraikina duela 32 urte egin zuten, eta hamasei gela jartzeko eraiki zuten; gaur egun, leku berean 34 gela dituzte, eta, beraz, azpiegitura batzuk egokitu eta beste batzuk egin beharrean dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.