Aurreko urteetan baino jende gutxiago izan da sanferminetako aurreneko egunetan

2013ko uztailaren 8a
16:05
Entzun

Festako lehen orduetako balantzea egin dute Iruñeko Udaltzaingoak, Foruzaingoak, Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Nafarroako Larrialdien Agentziak, Nafarroako Barne Departamentuak, Iruñeko Zerbitzuen Mankomunitateak, DYAk, Gurutze Gorriak eta beste erakunde batzuek.

Udalak jakinarazi duenez, "apur bat behera" egin du Iruñera joandako pertsona kopuruak, beste urte batzuekin alderatuz gero. Adibide gisara, aipatu dute atzoko entzierroan 3.900 korrikalarik hartu zutela parte, eta iazko uztailaren 7an, berriz, 4.200 izan zirela.

Zerbitzuak "normaltasunez" eskaintzen ari direla adierazi du Udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.