Jaurlaritzaren aurrekontuak

Aurrekontu akordioa lortzeko aukerekin baikor agertu da EH Bildu

Leire Pinedo koalizioko legebiltzarkideak adierazi du baiezko erantzuna espero duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik, EH Bilduk egin dion proposamenari. Koalizioa ostiralean bilduko da Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin.

Leire Pinedo EH Bilduko legebiltzarkidea, gaur, Bilbon, hedabideen aurrean Jaurlaritzaren aurrekontuei buruzko adierazpenak egiten.
2018ko azaroaren 11
08:40
Entzun

EH Bilduk "eskua luzatuta" duela nabarmendu du Pinedok. Haren esanetan, koalizioak "determinazio argia" du "elkarrizketarako" eta "pentsio eta lanpostu miserableak" dituzten pentsiodun, alargun eta gazteentzako bizi baldintzak "hobetzen hasteko".

EH Bilduren proposamena "ekonomikoki bideragarria" dela ziurtatu du Pinedok, eta Eusko Jaurlaritzak dituen ahalmenei egokitutakoa dela gaineratu du.

Hori dela eta, Jaurlaritzeren aurrekontu proiektuaren onarpena Jaurlaritzaren borondate politikoaren menpekoa dela nabarmendu du. "Urkulluren gobernua gutxiengoan dago eta gutxienez bi abstentzio behar ditu kontuak onartzeko. Gure proposamena argia, bideragarria eta zehatza da. Eskua luzatuta daukagu. Badakigu gobernua proposamena seriotasunez aztertzen ari dela eta baiezko erantzuna espero dugu, kontrakoa zentzugabekeria litzatekeelako", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.