EAE-ko AURREKONTUAK

Aurrekontu "oso gogorrak" iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

Rikardo Gatzagaetxebarriak esan du lan egingo duela alderdiek aurrekontuak babesteko.

2013ko otsailaren 21a
09:12
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko 2013rako aurrekontuak "oso gogorrak" izango direla iragarri du Rikardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak. Onda Vascan eginiko elkarrizketa batean, Gatzagaetxebarriak azaldu du lan egingo duela alderdiek aurrekontuak babesteko; hala ere, aitortu du litekeena dela alderdiei "kostatzea" Jaurlaritzak aurkeztuko dituen aurrekontuak onartzea. 

Martxoaren 12an onartuko du Jaurlaritzak aurrekontu proposamena, gero Eusko Legebiltzarrean eztabaida dezaten. Gatzagaetxebarriak esan du legebiltzarreko taldeen eta Jaurlaritzaren "ardura" dela "aurrekontuak lortzeko elkarlanean aritzea"; nahiz eta alderdiek proposamena ez babestu, aurrekontuak onartzea "ez galarazteko" eskatu die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.