Ekonomia

Aurrekontuak betetzen ez dituzten politikariak auzibidean jartzeko legea onartu nahi du Madrilek

Cristobal Montorok atzo iragarri zuen defizit helburua betetzen ez duten erakundeen kontuetan esku hartuko duela Espainiako Gobernuak.

2012ko urtarrilaren 18a
18:30
Entzun

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak gaur goizean adierazi duenez, Espainiako Gobernuak lege bat onartu nahi du aurrekontuak betetzen ez dituzten politikariak eta erakunde publikoetako kudeatzaileak auzibidean jartzeko. Gobernu gardentasun legea izena jarriko diote.

"Aurrekontu publiko bat kudeatzen duenak ezin du gastatu aurrekontuak jasotzen duena baino gehiago, egiten badu kontabilitatea faltsutzen ari baita, gero ordainezinak bihurtzen diren fakturak gordez", esan du. Enpresa pribatuetako kudeaketa jarri du eredu Montorok.

Gaineratu du erakunde publikoen kudeaketan zurruntasuna bultzatu nahi dutela, eta inork aurrekontuetan aurreikusi baino gehiago gastatu nahi badu, diru-sarrerak ere igo beharko lituzkeela esan du, zerga igoera adibide moduan jarriz. "Eta ondoren erabaki dezatela herritarrek hauteskundeetan ondo jokatu duen edo ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.