Aurrekontuak erretiratzeak agerian uzten du Jaurlaritzaren "porrota", oposizioaren ustez

2013ko apirilaren 24a
14:05
Entzun

Oskar Matute eta Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideek esan dute Jaurlaritzak "porrot" egingo duela aurrekontuak erretiratzen baditu. Hala ere, nabarmendu dute eztabaida "beste parametro batzuetatik berriz abiatzeko" aukera dagoela. Halaber, Jaurlaritzari ohartarazi diote bi aukera dituela: "herritarretan edo troikaren eskaeretan" oinarritutako aurrekontu batzuk prestatzea.

Jose Antonio Pastor PSEko legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak erretiratzea agerian uzten duela gobernuaren "porrota" eta "noraeza". Pastorren hitzetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "arrazoia" eman dio PSEri, baina "denbora galdu" izana egotzi dio.

PPko legebiltzarkide Arantza Quirogak ere adierazi du "porrota" izango dela beste aurrekontu batzuk aurkeztea. Haren ustez, Urkullu "ez da gai izan" akordioak lortu eta aurrekontuak onartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.