Politika

Aurrekontuak PSE-EErekin hitzartu ditu Arabako Diputazioak

"Akordio eredugarria" dela nabarmendu dute Xabier Agirre ahaldun nagusiak (EAJ) eta Txarlo Prieto PSE-EEren Batzar Nagusietako bozeramaileak. 548 milioi euroko aurrekontua hitzartu dute.

2007ko azaroaren 13a
13:39
Entzun
Arabako Diputazioko gobernuak (EAJ-EA-Aralar) PSE-EEren laguntza izango du datorren aurrekontuak aurrera ateratzeko. Xabier Agirre diputatu nagusiak eta Txarli Prieto PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramaileak ados jarri direla jakinarazi dute gaur, elkarrekin egindako agerraldian.

"Akordio eredugarria" iritsi dutela nabarmendu dute biek, eta "desberdinen" artekoa dela. "Akordioa posible izan da bi aldeek agertu dun erantzunkizunagatik, erakundeen egonkortasuna lehentsi dugulako eztabaida politikoaren gainetik", azpimarratu du Agirrek. "Euskal politika eta Arabakoa desberdinen arteko akordioen beharrean daude", esan du Prietok.

548 milioi euroko aurrekontua hitzartu dute (2007koa baino %15 handiagoa da), eta, azaldu dutenez, politika soziala eta inbertsioa izango ditu ardatz. Akordioa orain Batzar Nagusietara bidaliko dute, honek onar dezan. EAJk, EAk, Aralarrek eta PSE-EEk gehiengoa osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.