EAE-ko aurrekontuak

Aurrekontuei buruzko ituna sinatu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk

2006eko EAEko aurrekontuen inguruan lortutako hitzarmena gaur sinatu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk. Idoia Zenarruzabeitia Gasteizko Gobernuko lehendakariordea izan da Jaurlaritzaren ordezkari ekitaldian, eta Rodolfo Ares eta Jose Antonio Pastor legebiltzarkide sozialistek parte hartu dute PSEren izenean. 09:30etan zegoen iragarrita ekitaldia, baina hamarrak bost gutxitan hasi da.

2005eko abenduaren 20a
10:14
Entzun
Eusko Legebiltzarrean sinatu dute aurrekontuen inguruko ituna. Bi ordezkaritzak elkarrekin iritsi dira sinatzea egin den aretora.

Joan den ostiraleko osoko bilkuran iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko PSE-EEren taldeak Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari ezarritako osoko zuzenketa erretiratu eta egitasmo hori babestuko zutela. Horrenbestez, Jaurlaritzako hirukoak ez du aurten aurrekontuak aurrera ateratzeko zailtasunik izango.

Erabaki horren bidez azken urteetan izan duen jarrera guztiz aldatu du PSEk. Izan ere, EAJrekin zuten Gobernu akordioa bertan behera geratu zenetik, Jaurlaritzaren proiektuen aurkako jarrera zurruna izan dute. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak, dena den, behin eta berriz adierazi du aurrekontuak babesteak ez duela adierazten jeltzaleekin legegintzaldi akordiriok edo gobernu itunik egin dutenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.