Espero zen bezala, Eusko Jaurlaritza eta PSE-EE ados jarri dira aurrekontuen inguruan. Hala baieztatu dute bi aldeek, nahiz eta oraingoz aurrekontuen edukiaren inguruko xehetasunik ez duten eman nahi izan. Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak gai horri buruzko agerraldia egingo du goizean zehar, eta orduan jakingo dira zehaztasun gehiago.
Jaurlaritzako Ogasun saileko ordezkariek eta PSE-EEkoek atzo iritsi zuten akordioa, baina EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko zituela iragarri zuenetik ziurttzat ematen zen hirukoak sozialisten laguntza izango zuela aurrekontuak onartu ahal izateko. Horrenbestez, abenduaren 29ko osoko bilkuran emango die onespena Eusko Legebiltzarrak aurrekontuei. Jaurlaritzak aurrekontuak PSE-EEri esker aurrera ateratzen dituen laugarren urtea izango da segidan.
Jaurlaritzak proposatutako aurrekontua 10.487 milioi eurokoa da, aurtengoa baino %5,5 handiagoa.
Politika
Aurrekontuen inguruko akordioa lotu dute Jaurlaritzak eta PSE-EEk
Atzo hitzartu zuten, baina EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestu ostean egindakotzat ematen zen akordioa. Konpromiso horretara iritsita, abenduaren 29ko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran onartuko dira aurrekontuak. Jaurlaritzak aurrekontuak PSE-EErekin hitzartzen dituen laugarren urtea da jarraian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu