Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura diputatuak gaur goizean aurreratu duenez, "krisia dela eta" murrizketak izango dira Jaurlaritzaren hurrengo aurrekontuetan. Urgellek ez du zehaztu nahi izan zenbatekoak izango diren murrizketak, baina hausnarketa bat egin beharko dela esan du, nola banatu aztertzeko.
Urgellek esan duenaren arabera, ordea, murrizketa gutxien jasaten dutenak euskaltegiek eta euskararen sustapenak izango dira; beharrezkoagoak diren alorretan egingo dutela ahalegin hori esan du Urgellek.