Atzo arratsaldeko sei eta erdiak inguruan jaso zu ten Sos Deiak-en aurrera egin ezinik geratutako mendizalearen deia. Gujuliko ur jauzi ingurura hubildu zen, arrisku handiko leku batean sartzen ari zela ohartu gabe. Hala, une batean konturatu zen beherantz jarraitzeko modurik ez zuela, eta, era berean, lehengo tokitik gora egiteko malkar handiegia zegoela. Bere burua hala ikusita larrialde zerbitzuetara deitu zuen.
Larrialdi zerbitzuek Ertzaintzako mendi taldeetako brigada bat eta helikoptero bat bidal zituzten. Ibai ertzeraino jaisten lagundu zioten mend taldeetako kideek, eta han helikopteroak jaso eta Gujulilko zelaietaraino eraman zuten.
Mendia
Aurrera egin ezinik geratutako mendizale bat erreskatatu dute Gujuli ondoan
44 urteko gizonezko gasteiztarra ur jauziko arroila ingurura jaitsi zen atzo arratsaldean, eta arrisku handiko leku batera sartu zen oharkabean. Aurrera ezin zuela egin ikusita Sos Deiak-era deitu zuen, eta helikopteroz erreskatatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu