Espainiako hauteskunde orokorrak
«Aurrerapenak izan dira PPk gobernatu izan duenean»
Antonio Basagoiti EAEko PPren lehendakariaren iritzian «joko zikina» da esatea azaroaren 20aren ostean PPk Espainian gobernatzen badu «bakea izorratu» egingo dela. Bere iritzian hori ez da egia, inondik inora: «PPk gobernatu izan duen bakoitzean aurrerapen garrantzitsuak izan dira terrorismoaren amaierarako», esan du Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan. PPren kontrako «kanpaina dobermana» dela salatu du, eta, PSOEk «aurretik ere egin izan duen bezala», beldurra sortzea duela xede. Bestalde, Soraya Saez de Santamaria PPren kongresuko bozeramaileak esan du Bildu Kongresura iristen bada «urtetan egin den atzerapenik handiena» izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu