euskal presoak

Aurten ere egingo dituzte presoen aldeko udako ekimenak

Larunbatean Azpeitian Loiola basilikaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, Etxeratek deituta, eta euskal errepideetan ere bilduko dira. Abuztuaren 9an, berriz, hondartzetan.

2009ko uztailaren 29a
14:03
Entzun
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak aurtengo abuztuan ere egingo ditu presoen aldeko udako ekimenik, gaur jakinarazi duenez. Lehenengo ekimena abuztuaren 1ean (larunbata) egingo dute, Azpeitian (Gipuzkoa), Loiola basilikaren aurrean elkarretaratzea, 10:00etatik aurrera. Urteroko hitzordua da. San Inazio festak direla-eta hara joaten da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, mezara, eta Etxeratekoak basilika aurrean biltzen dira. Aurten Patxi Lopez lehendakaria ez da joango, oporretan izango delako, eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak ordezkatuko du.

Larunbatean bertan presoen aurkako sakabanaketa politika salatuko du Etxeratek Euskal Herriko errepideetan, urtero legez. 12:00etatik 13:00etara izango da. Abuztuaren 9an ere egingo du ekimen bat, urterokoa: euskal hondartzetako elkarretaratzeak, eguerdian.

"Beste urte batez, udako ekimenen berri ematera behartuak gaude. Beste behin ere, gure senide eta lagun presoen eskubideekiko errespetua eskatzera behartuak gaude. Euren egoera gero eta larriagoa bilakatzen ari da", esan du gaur Lurdes Zabalegi Etxerateko kideak.



"Sakabanaketa politikak hogei urte bete ditu jada, bizi osorako zigorra aplikatzen dute eta, gainera, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten zazpi euskal preso politikoak ez dituzte askatzen. Isolamendua, bakartzea, jipoiak, kolpeak, irainak, mehatxuak, xantaiak, katxeoak, erregistroak eta leku-aldatze erabat arbitrarioak 740 euskal herritarren eguneroko ogia dira. Alegia, euskal preso politikoen eguneroko ogi gogorra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.