Kirola

Aurten ere egingo dute euskal selekzioaren aldeko jaia Frantziako Tourrean

Igande honetan 13an euskal jaia izango da Tourmalet gainean eta hurrengo egunean bizikleta martxa. ESAITek antolatu du ekimena.

2008ko uztailaren 9a
18:55
Entzun
ESAITek aurtengorako ere antolatu du euskal selekzioaren aldeko jaia Frantziako Tourrean, zortzigarren urtez segidan. Itzulia Pirinioetara heltzen denean izango da; hain zuzen ere, hilaren 13an (igande honetan) eta hurrengo egunean. Euskal Herriak federazio bat eta selekzioa behar duela aldarrikatuko dute.

Igandean euskal jaia egingo dute Tourmalet mendiko gainaldean, ESAITen gunean, 19:00etan hasita. Musika, txistorra, gazta, irasagarra, sagardoa... egongo dira.

Astelehenean, berriz, Saint Marie de Campatik Tourmaletera selekzioaren aldeko bizikleta martxa egingo dute, 10:00etatik. Hori izango da irteera nagusia; motza, aldiz, 11:30etik, La Mongietik. Denera, hamazazpi kilometroko martxa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.