Frantziako Estatuak egin beharreko ekarpena ez du emendatu, eta, ondorioz, funtsezkoa izan da, aurten ere, EEPk berak osatutako erreserbak baliatzea aurrekontua orekatzeko eta iazko heinera heltzeko. Orotara, 229.367 euroko erreserba osatu zuen iaz EEPk. Bernadette Soule EEPko zuzendariak azaldu zuen erreserba horiek ez direla nahitara baztertutako funtsak.
Hainbat proiektu burutzean, aurrekontuetan finkatu baino diru gutxiago baliatu izan da. Adibidez, hiru urtez landu da Interneterako frantsesa-euskara hiztegia. Funtsa ez delarik osoki baliatu, gelditzen den diferentzia hori erreserbetan atxiki izan dute. Eragile publikoak izanik, ezin dute baliatu proiektu bateko dirua bertze proiektu bat diruztatzeko. Heldu den urtean, aldiz, erreserbarik ez dela egonen erran du Frantxua Maitia presidenteak.
Aurten ere erreserbak baliatu behar izan dituzte aurrekontua orekatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu