Aurten Nafarroan eskainiko dituzten AHTaren bideko zatiak

2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
1Castejon-Alesbes. 14,7 kilometro izango ditu, eta oinarrizko proiektua jendaurrera atera dute, kaltetuko dituen lurrak adierazita. Alegazioak jartzeko epea zabalik da. Horiek aztertuta, behin betiko onartuko dute proiektua. Lanak emanda, uztailean hasiko dira obrak.

2Alesbes-Erriberri. Oinarrizko proiektua egina dago, eta Adif erakundeak oniritzia eman zain dago Nafarroako Gobernua. Argi berdea jasotakoan aterako dute jendaurrera, alegazioak jartzeko epea jarrita. Guztira 15 kilometroko zatia izango da bigarrena.

3Erriberri-Tafalla. Aurreratuxea dute oinarrizko proiektua, eta bi asteren buruan Adifen esku jartzea espero du Nafarroako Gobernuak. 15 kilometroko zatia izango da Erriberri eta Tafalla artekoa. Adifen baiezkoa jasotakoan hasiko dira lanak hasteko tramiteekin.

4Tafalla-Campanas. Hirigunean sartuko da AHTa zati horretan, Tebasko Campanas auzoraino iritsita. 15,2 kilometroko tartea da laugarrena. Iruñeko gobernuak iragarri du zailagoa izango dela proiektu hori egitea, hirigunea delako. Bi hilabetean amaitzea espero du.

5Campanas-Ezkirotz. Iruñea hiriburua aldez alde zeharkatuko du bosgarren zatiak. 10,2 kilometroko bidea eginda, Ezkirotzera (Galar) iritsiko da. Hirigunea izatearen zailtasunei gehitu behar zaizkie Noainen geltokia egiteak sortutakoak.Bi hilabetean egitekotan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.