Aurtengo LEPa abian jartzeko eskatu dio CCOOk Jaurlaritzari

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Lan hitzarmenean adostutakoa betetzeko eta aurtengo lan eskaintza publikoa egiteko negoziazioak hasteko eskatu dio CCOO sindikatuak Eusko Jaurlaritzari. Iazko urteari zegokiona egina dute, baina hurrengo bi urteetakoak falta dira oraindik; denera, 2.100 lanpostu ateratzeko hitza eman zuen Isabel Zelaa sailburuak. CCOOk gogorarazi dio abendua baino lehen egin behar duela deialdia. «Horrenbestez, dagoeneko hasi beharra dago negoziatzen», esan du Pablo Garcia de Vicuña ordezkariak. Behin-behinekotasuna gutxitzeko balioko dute eskaintzek, haren iritzian; %15ekoa da gaur egun, eta, eskaintzekin, %8an utzi nahi dute. Jaurlaritzak CCOO eta UGTrekin sinatu zuen hitzarmena, gutxiengoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.