Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcina Xabierko gazteluan izan da goizean, mezetan. Gainera, ekitaldi instituzionala egin dute Iruñean, eta urrezko domina eman dio gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari. NUPek 25 urte bete ditu, eta Julio Lafuente errektoreak jaso du domina. Halaber, 72 kontzertu emango dituzte beste hainbeste herritan.
Egitarau ofizialetik kanpo ere izan da zer ospatu. Orreaga fundazioak Nafarren Biltzarra antolatu du, eta elkarretaratzea egin dute 11:30ean Gaztelu plazan. Nafarroako Gobernuak eguna eduki historikorik gabeko festa gisa ospatu nahi duela kritikatu du fundazioak, eta eduki hori betetzeko asmoa azaldu du. Horregatik, 500 urte aurre egiten leloa darabilte gaurko egunerako. Mugarri bat ezarri dute Gaztelu plazan. Eguerdian, kalejira bat egin dute udaletxeko plazatik foruen monumenturaino.