Omenaldia

"Ausardia" eskatu diete Cabacasen gurasoek epaile, ertzainburu eta politikariei

Gaztearen heriotzaren bigarren urteurrenean manifestazioa egin dute Bilbon, eta eguerdian omenaldia, Indautxu auzoan, hil zuten leku berean. Gurasoren zein lagunen mezuetan, justizia eta bi urteotan pilatu diren galderetarako erantzunak izan dira eskakizun nagusiak.

Cabacasen gurasoak, gaur. L. J., ARP
gotzon hermosilla
2014ko apirilaren 5a
09:47
Entzun

Txalapartaren doizuekin eta Joseba Sarrionandia eta Eduardo Galeanoren testu banaren irakurketarekin hasi dute Iñigo Cabacas gazteari eskainitako omenaldia. Koldo Gutierrezek, lagunen izenean, Cabacasi zuzendutako eskutitza irakurri du. "Norbaitek hil zintuen, norbaitek tiro egiteko agindua eman zuelako", esan du, eta "erantzun gabe dirauten galderei arrapostua eman diezaieten arte" lanean jarraitu dutela baieztatu du. Cabacas hil zuten gauean gertatutakoa gogora ekartzen ari zenean irakurraldia eten egin behar izan du Gutierrezek, negarrari ezin eutsiz.

Manuel Cabacasek ere agiria irakurri du, eta bere hitzaldian "ausardia" eskatu du: "Ausardia ertzainei, erasoaz lotsa daitezen; ausardia ertzainburuei, euren erantzukizuna beregana dezaten; ausardia epaileari eta politikariei".

Cabacas auzia izenekoaren gainean dagoen "iluntasun eta zigorgabetasun geruza" salatu du, eta adierazi du horrelakorik berriro gerta ez dadin, ezinbestekoa dela "inpunitatea" amaitzea.

Manifestazio jendetsua

Eguerdiko omenaldia ez da izan Iñigo Cabacas gogoratzeko egindako ekitaldi bakarra. Arratsaldean, manifestazio jendetsua abiatu da Bilboko Jesusen Bihotza plazatik «poliziaren inpunitate eta bortizkeriaren kontra», eta Areatzan amaitu da. Manifestarien artean Kataluniako Stop bales de goma elkarteko kideak ego dira. Ostean egindako ekitaldian, berriz, Fermin Muguruzak, Jare, Esne Beltza eta Zea Maiseko taldeetako musikariek eta beste zenbait artistek hartu dute parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.