Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / PSOE garaile

Ausardia eskatu dio Madrazok Zapaterori, eta EAEko herri galdeketa onartuko duenetz erabaki behar duela ohartarazi dio

Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaile nagusiak uste du Espainiako hurrengo gobernuaren lehentasuna Euskal Herriko gatazka konpontzea izan behar duela, eta, ondorioz, "ausardiaz" jokatzeko eskatu dio martxoaren 14ko hauteskundeak irabazi dituen Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buruzagiari. Urtebete baino lehen Jaurlaritzak egin nahi duen herri galdeketa onartuko duen edo ez erabaki beharko duela ohartarazi dio.

2004ko martxoaren 16a
17:09
Entzun
"Espero dugu, baina, era beran, sineskaitz gara, Zapaterok arriskua hartuko duela, eta ez diola konstituzionalismo itxien eta zentralistarenari men egingo", adierazi du Madrazok prentsaurreko batean.

PSOEk EAE Euskal Autonomi Erkidegoan puri-purian dagoen "elkarbizitza ereduaren inguruko debateari" heldu behar diola azpimarratu du EB-IUko koordinatzaile nagusiak, eta, halaber, "euskal gizarteak libre eta demokratikoki adierazitako borondatearen errespetuan eta indarkeriaren amaieran" oinarritutako baketze prozesuari.

EB-IUk igandeko bozetan EAEn lortutako emaitzak oso onak direla iritzio dio Madrazok; hain zuzen ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan laugarren indarra direla nabarmendu du, "ezker abertzalearen boto baliogabeen eta EAren aurretik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.