Madrilgo Barajas aireportuko 4. terminaletik hondakinak ateratzen ari diren suhiltzaileek eta poliziek, abenduaren 30eko atentatuan desagertutako baten gorpua aurkitu dute auto barruan; Carlos Alonso Palaterena dela diote. Gaur arratsaldean iritsi dira suhiltzaileak eta poliziak haren autoa zegoen aparkaleku parera. Autoa Barajasko aparkalekuko beheko solairuan zegoen eta tokia bera txikituta geratu zen atentatuaren ondoriz.
Atentatuan sutea handia izan zenez, suhitzaileek pentsatzen zuten erraustuta egon zitezkeela desagertutako bi lagunen gorpuak, baina azken orduko informazioek diote Alonso Palateren gorpuaren arrastoren bat topatu dutela auto barruan.
Diego Armando Estacio da beste desagertutakoa baina ez dute oraindik topatu. Ez dute bizirik topatuko duten itxaropenik.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak atzo bi desagertuen senideei telefonoz deitu zien.
3.000 tona hondakin eta 144 auto atera dituzte dagoeneko, baina oraindik ere anabasa ikaragarria dago.
Politika
Auto barruan aurkitu dute Madrilgo atentatuan desagertutako baten gorpua
Gorpua Carlos Alonso Palaterena da eta arratsaldean aurkitu dute suhiltzaileek. Autoa Barajasko aparkalekuko beheko solairuan zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu