Iraken etengabeak dira borrokak eta leherketak. Gaur, auto bat lehertu dute Bagdaden, eta gutxienez lau lagun hil dira. Atentatuak Azamyia auzoan egin dute, eta han herritar ugari zebilen.
Sadr hirian, berriz, borrokan pasa dute gaua, eta soldadu estatubatuarrek gutixenez hiru irakiar hil dituzte.
Gaur goizean, berriz, Kufan hasi dira borrokak, eta informazio gehiago ez dagoen arren, badirudi hildakoak ere badirela.
Iraken inbasioa
Auto bat lehertu dute Bagdaden eta gutxienez lau lagun hil dituzte; borroketan beste hiru hil dituzte
Bagdaden auto bat lehertu dute, eta lekukoek jakinarazi dutenez hildako asko izan dira, gutxienez lau. Zaurituak gutxienez 20 izan dira. Bestalde, Sadr hirian gogor ari dira borrokan Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileak eta AEBetako soldadueak, eta gutxienez hiru irakiak hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu