Gizartea

Auto batek harrapatuta gizon bat larri zauritu da

Gidariak positibo eman zuen alkoholemia proban.

2009ko irailaren 10a
20:26
Entzun
Santsoleko (Nafarroa) 46 urteko gizon bat larri zauritu zen atzo gauean, auto batek harrapatu ondoren. Gidariak positibo eman zuen alkoholemia proban, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. F.L.G. gizonak, hausturak ditu aurpegian eta hanka batean.

Ezbeharra 0:30ean gertatu zen NA-1110 errepidearen 62. kilometroan. Foruzaingoa bertara joan eta alkoholemia proba egin zion gidariari. Emakumeak 0,60 miligramo alkoholeko tasa eman zuen. Hori dela-eta, foruzainek errepideko segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten.

Zauritua Lizarrako Garcia Orkoien erietxera (Nafarroa) eraman zuten baina zaurien larritasuna zela-eta Iruñeko Bideko Ama Ospitalera bidali zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.