Errepideak

Auto baten gidaria hil da Arraitzen, kamioi bat parez pare jota

Istripu larria izan da N-121-A errepidean, Arraitz (Nafarroa) parean: auto batek eta kamioi batek aurrez aurre elkar jo dute, eta, ondorioz, autoaren gidaria —ibilgailuan zihoan pertsona bakarra— hil egin da. 23 urteko mutil gazte bat zen.

2006ko otsailaren 1a
10:25
Entzun
Nafarroako Gobernuko iturriek argitu dutenez Vasco Miguel Lima Diaz da zendua, 23 urteko mutil gazte bat. 06:45 aldera izan da ezbeharra, eta autoa kamioiaren azpira sartu eta guztiz txikituta geratu da. Istripua tarteko, bidea moztuta geratu da Irunerako (Gipuzkoa) noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.