Auto gidari bat hil zen atzo gauean Muskiz (Bizkaia) parean zihoala, A-8an istripua izan ondoren. Opel Astra autoa errepidetik atera zen, eta hainbat buelta eman zituen ezbeharraren ondorioz.
22:15ean izan zen istripua. Larrialdi zerbitzuak hara joan zirenean, autoa errepidetik hamabost metrora topatu zuten. Gidaria kotxetik kanpo zegoen, hilda.
37 urteko gizonezkoa da hildakoa (JA.C.A.), Barakaldoko (Bizkaia) bizilaguna.
Istripua
Auto gidari bat hil da A-8an Muskiz parean
37 urteko gizonezko barakaldarra da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu