ezbeharra

Auto gidari bat hil da Cadreitan, auto istripuz

Gidatzen ari zen autoak aurrez aurre jo du kamioi baten kontra, eta gidaria bertan hil da.

2018ko uztailaren 10a
19:26
Entzun

Foruzaingoaren arabera, 18:24etan gertatu da istripua, N121 errepidearen 67. kilometroan, Cadreita parean (Nafarroa). Auto gidaria hil egin da, eta beste pertsona bat arin zauritu da.

Errepidea itxi egin behar izan dute, eta autobidetik bideratu dituzte ibilgailuak. Tuteratik eta Iruñetik joan dira poliziak, eta suhiltzaileak eta anbulantziak ere joan dira laguntzera.

Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.