Errepideak

Auto gidari bat hil da Erribera Beitian, istripua izan eta autoak su hartuta

Istripu handia gertatu zen atzo gauean AP-1 autopistan, Erribera Beitia (Araba) parean: auto bat bidetik atera da, irauli egin da, eta su hartu du. Ondorioz, barruan zihoan pertsona bakarra, 34 urteko gizonezko gasteiztar bat, hil da.

2004ko abuztuaren 18a
09:45
Entzun
Gaueko 22:30etan jazo zen ezbeharra, AP-1etik irten eta AP-68an sartzeko bidean. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 34 urteko V.P.C. gasteiztarrak gidatzen zuen Opel Vectra autoa bidetik atera zen, segurtasun hesi bat jo zuen, irauli egin zen, eta, azkenik su hartu zuen.

Istripua gertatu zen lekuan bertan hil zen gidaria, eta handik Gasteizko Patologia Forentseko Institutura eraman zuten gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.