Errepideak

Auto gidari bat hil da Urduñan

Errepide ezbehar handia gertatu da Urduñan (Bizkaia): BI-625 errepidean auto bat bidetik atera da, eta zutoin bat jo du. Ondorioz, gidaria, gizonezko bat, hil egin da. Bera bakarrik zihoan autoan.

2006ko maiatzaren 9a
11:06
Entzun
Urduñako irteeran, Amurriora (Araba) joateko bidean, gertatu da istripua, 09:30 aldera. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, argitzeke dago gidariak zergatik galdu duen autoaren kontrola eta zergatik irten den bidetik. Gainera, ezbeharra bihurgunerik gabeko zati batean gertatu dela nabarmendu dute.

Bidetik atera ondoren, zutoin bat jo du autoak, eta gidaria, bidaiari bakarra, hondakinen artean harrapatuta geratu da. Hilda atera dute. 44 urteko gizonezko bat zen, Plentziakoa (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.