Istripu larria gertatu da bart goizaldean N-634 errepidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean: bi autok, Seat Ibiza batek eta Nissan batek elkar jo dute, 05:30 inguruan, eta talkaren ondorioz, Seat Ibizaren gidaria, gizonezko bat, larri zauritu da.
Nissanaren gidaria,berriz, atxilotu egin du Ertzaintzak, alkoholemia frogan positibo eman duelako. 25 urteko mutil gazte bat da.
Errepideak
Auto gidari bat larri zauritu da N-634 errepidean, Usurbilen
Beste auto batekin talka egitean zauritu da. Beste gidaria atxilotu egin dute, alkoholemia frogan positibo eman duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu