Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart goizaldean A-8 autobidean, Eibar (Gipuzkoa) parean, kontrako noranzkoan gidatzen harrapatu dutelako.
Iturri horren arabera, gizonezko hori Bilbo aldera zihoan esandako autobidean, Mercedes batekin, 02:15 aldera Durangoko (Bizkaia) ordainlekuan Guardia Zibilaren kontrolarekin topo egin duenean. Kontrola ikustean, buelta eman eta kontrako noranzkoan saiatu da ihes egiten. Guardia Zibilak atzetik segitu dio. Hala ere, Eibarko ordainlekura arte ez dute lortu geraraztea, hain zuzen ere, pare horretan Ertzaintzak arantzadun kateak jarri dizkion arte. Mendaroko erietxera eraman dute atxilotuta, kordea erdi galduta zegoelako. Han egin behar zioten alkoholemia.
Errepideak
Auto gidari batek bost kilometro kontrako noranzkoan egin ditu A-8an
Eibarko ordainlekuan atxilotu du Ertzaintzak. Durangokoan Guardia Zibilaren kontrola ikustean, buelta eman eta kontrako noranzkoan saiatu da ihes egiten. Atxilotu ostean Mendaroko erietxera eraman dute kordea erdi galduta zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu