Irteera operazioak dezenteko eragina izan du uztaileko azken asteburuan errepideetan, eta auto-ilara luzeak sortu dira hainbat ordainlekutan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bereziki hiru ordainlekutan sortu dira traba handienak: Armiñonen, Biriatun eta Etxabarri Ibiñan. AP-8 errepidean, zazpi kilometroko auto ilarak sortu dira Biriatun Bilborako norabidean; Etxabarri Ibiñan, berriz, AP-1 errepidean, lau kilometrokoak izan dira ilarak Espainiara bidean.
Armiñonen, A-1 eta AP-1 errepideak elkartzen diren lekuan, sei kilometroko luzera hartu du buxadurak, eta N-1etik bideratzen ari dira zirkulazioa.