Herrerako espetxean (Espainia) preso dagoen Mitxel Turrientes lasartearraren hiru lagunek auto istripua izan zuten atzo gauean, bisitara zihoazela. Burgos parean izan zuten ezbeharra. Ez ziren zauritu, baina bisita egin gabe Euskal Herrira itzuli ziren, taxiz. Sakabanaketaren ondorioz, presoen senide eta lagunek izandako lehen istripua da aurten. Iaz, hamahiru izan ziren. Etxerat-en arabera, gertaera honek argi erakusten du euskal presoen sakabanaketarekin "berehala" amaitu behar dela. "Ezin dugu horrela jarraitu. Gure senide eta lagunen eta gure eskubidea delako, euskal presoak Euskal Herrian egon behar dute".
Euskal presoak
Auto istripua izan dute Mitxel Turrientes euskal presoaren hiru lagunek
Burgos parean izan dute ezbeharra. Ez dute zauri larririk, eta bisita egin gabe bueltatu dira Euskal Herrira, taxiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu