Sei auto kaltetu ditu suak; hiru guztiz kiskali ditu. Sutea goizaldeko 02:30ean hasi daOndarroako Ibaiondo kaleko hainbat edukiontzik su hartu eta gero. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu aurretik inguruan zeuden autoak kaltetu ditu.
Ondarroako Udalaren arabera, "kale erasoa" izan da bart gaueko hori, eta gogor gaitzetsi du, "ulertezina" dela nabarmenduz. "Azkenaldian bizi dugun garai itxaropengarria dela-eta halako ekintzarik ez dela errepikatuko espero dugu".
Erasoak
Autoak kaltetu dituen edukiontzien erreketa gaitzetsi du Ondarroako Udalak
Zenbat edukiontziri su eman diote bart gauean Ondarroan (Bizkaia), eta, ondorioz, edukiontziak ez ezik alboan aparkatuta zeuden sei ibilgailu kaltetu ditu suak. Ibilgailuetatik hiru guztiz kiskali ditu. Ondarroako Udalak gogor gaitzetsi du erasoa eta elkartasuna adierazi die kaltetutako autoen jabeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu