Errepideak

Autoarekin ibai gainean zintzilik geratu den emakume bat erreskatatu dute Orion

Zaurituta dagoela agertu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, baina larriak ote diren ez du argitu. Istripuaren ondorioz N-634 errepidea etenda egon da Orio (Gipuzkoa) parean, Saikola eta Botaleku auzoen artean.

2007ko martxoaren 15a
13:09
Entzun
Emakumezko bat auto barruan Oria ibai gainean zintzilik geratu da Orion, baina erreskatatzea lortu dute suhiltzaileek. Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko zortzi eta erdiak aldera emakumezko horrek gidatzen zuen autoa bidetik atera da N-634 errepidean, Saikola eta Botaleku auzoen artean. Ibai ertzean geratu da, doi-doi Oriara erortzeko zorian.

Nolanahi ere, suhiltzaileek emakumea erreskatatzea lortu dute, eta baita autoa ateratzea ere garabi berezi baten bidez. Emakumea zaurituta dagoela agerrtu du Herrizaingo Sailak, baina ez du zehaztu zaurien larritasuna zenbaterainokoa den.

Istripuaren ondorioz errepidea etenda egon da pare horretan noranzko bietan, baina laster ireki ahal izan dute bideetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.