AZPIEGITURAK
Autobideetako bidesariak %2,7 igo dira Gipuzkoan
A-8 eta A-1 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatik ordaindu beharreko bidesariak eguneratzea erabaki zuen atzo Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak. Orain arteko bidesarien aldean, %2,7ko igoera izango da prezioan. Prezio berriak martxoaren 1ean jarriko dira indarrean, eta abenduaren 31 arte iraungo dute. Autobideetako tarte batzuetan, hala ere, ez da igoerarik izango: Eibar eta Bizkaiko mugan eta Eibar eta Maltzaga artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu