Errepideak

Autobus batek 16 auto jo ditu Iruñea erdialdean

Hiru lagun arin zauritu dira, eta lau ibilgailu guztiz suntsituta geratu dira. Autobusak enpresa bateko langileak zeramatzan lantegira. Amaiurko gazteluaren kaleak eta Amaia kaleak bat egiten duten parean gertatu da istripua.

2006ko azaroaren 20a
20:11
Entzun
Istripu ikusgarria gertatu da goizean goiz Iruñea erdialdean: autobus batek aparkatuta zeuden 16 ibilgailu jo ditu, eta haietatik lau guztiz hondatu ditu. Halaber, hiru gizonezko arin zauritu dira: 28 urteko I.R.G., 43 urteko A.C.G. eta 49 urteko F.N.E. Zenbait iturriren arabera, zaurituetako autobusaren gidaria zen.

SOS Nafarroak emandako datuen arabera, goizeko 06:30 aldera gertatu da ezbeharra: aurrena autobusak eta ibilgailu batek elkar jo dute, eta talka horren ondorioz autobusaren kontrola galdu du gidariak, eta beste ibilgailuak harrapatu ditu orduan.

Amaiurko gazteluaren kaleak eta Amaia kaleak bat egiten duten parean gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.