Autobus bati eraso zioten atzo gauean Hernanin (Gipuzkoa). Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, 21:30 aldera Elkano kalean geldirik eta barruan bidaiaririk gabe zegoen autobus batera hurbildu ziren zenbait lagun eta, gidaria jaitsiarazi ondoren, molotov koktelak bota zizkioten.
Iturri horien arabera, guztiz kiskalita geratu da autobusa, Garaiar enpresakoa. Hernani-Aiete-Donostia ibilbidea egiten zuen.
Enpresak esan du erasoak 220.000 euroko gastua izango duela. Zazpi urte zeuzkan autobusak.
Larunbatean ere izan zen istilurik Hernanin, Ertzaintzak ez zuelako hildako etakideen aldeko omenaldi bat egiten utzi. Jendeari oldartu egin zitzaion eta lau lagun atzeman zituen. Hori dela-eta, Marian Beitialarrangoitia alkateak (EAE-ANV) gaur arratsalderako ezohiko batzarra antolatu du, baina oposizioko alderdiak ez dira joango (PSE-EE, EAJ, EA, EB-Aralar eta PP), autobusaren kontrako erasoa dela-eta.
Politika
Autobus bati eraso diote Hernanin
Gidaria jaitsiarazi eta kiskali egin dute 'molotov koktelak' jaurtita. Oposizioko alderdiak gaur ez dira joango alkateak larunbateko gertaerez antolatutako ezohiko batzarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu