Erasoa
Autobus bati su eman diote Donostian
Autobus bati su eman zioten atzo gauean Donostian, agi denez, Imanol Gomez Gonzalez ustezko etakidearen heriotzagatik protestatzeko. Bidebieta auzoan gertatu zen erasoa: aurpegia estalita zeukan jende talde batek autobusa gerarazi zuen, barruan zihoazenak aterarazi zituzten, eta, ondoren su eman zioten.
Gaueko hamaikak eta laurden aldera gertatu zen hori guztia. Molotov koktela-k jaurtita eman zioten su autobusari.Ibilgailua guztiz kiskali zen, eta, bizilagunen arabera, beste lau autori eta autobsaren geralekuk markesinari ere eragin zien suak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu