Autobus geltokia egingo duela ziurtatu du Donostiako Udalak
DONOSTIA. Autobus geltokia eraikitzeak «lehentasuna» duela eta legegintzaldi honetan egingo dutela ziurtatu du Josu Ruizek, Donostiako Udaleko bozeramaileak. «Herritarren eskariak hartuko ditugu kontuan». Oraindik, ordea, ez dute erabaki non egingo duten. Aurreko gobernuak Atotxan egitea erabaki zuen, eta dagoeneko lanak adjudikatuak dituzte. Ruizek adierazi du adjudikazio hori ez dutela atzera bota eta kontuan hartuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu