ELKARRIZKETA AURRERAPENA. DORIS BENEGAS (Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburua)

"Autodeterminazio eskubidea da gure proiektu politikoaren oinarria"

BERRIAk Doris Benegas Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburuari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

2009ko ekainaren 1a
17:53
Entzun
Doris Benegas Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburuak dioenez, "autodeterminazio eskubidea da gure proiektu politikoaren oinarria, baina horrek ez du esan nahi langile klasearen aldarrikapenak albo batera uzten ditugunik ". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Alfonso Sastre da alderdi horretako lehena zerrendan baina, berak iragarri duenez, Iniziatiba Internazionalistak Europako Legebiltzarrean aulki bat izatea lortzen badu, Benegasen esku utziko du kargua.

Hona hemen Benegasen beste esan batzuk:

- "Momentu kritiko batean gaude, momentu garrantzitsu batean, alegia: krisi ekonomiko eta sozialak oso sakonak direnean, konbultsio garaiak izaten dira. Aurrera egin daiteke, baina baita atzera ere. Tentu handiz ibili behar dugu".

- "Iniziatiba Internazionalista bide bat da, indar ezberdinen elkargune bat, eta bere helburua aurrera egitea da. Ekainaren 7ko emaitzen ondoren hausnarketa sakona egingo dugu, gertatzen dena gertatuta ere, jakin badakigulako traba asko jarriko dizkigutela, hauteskunde egunetik hasita."

- "Europako Parlamentuan ahotsa izatea lortzen badugu, Euskal Herriaren bozgorailua izango gara. Herri honek ez ditu merezi legez kanporatzeak, egunkariak ixtea, torturak...; azken batean, demokrazian politikoki bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatuko dugu Europan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.