William Weisberg eta Andrea Bartoli gaztaka politikoak konpontzeko aditu eta Columbiako Unibertsitateko irakasleek autodeterminazio eskubidea "desmitifikatzeko" Euskal Herrian foroak eratzea proposatu dute, "bakearen guneak edo hiriak sortuta". Bilgune horien bidez herritarrek eskubide haren esanahia aztertu egingo lukete, haien ustez. "Elkarrizketarako foro edo aukera gehiago sortu behar dira".
Konpondu, Eusko Jaurlaritzak bakea eta normalizazio politikoa lortzen joate aldera urte hasieran herritarren artean jarritako egitasmoaren balorazio ekitaldian parte hartu dute gaur, Gasteizen, Weisbergek eta Bartolik. 35 herritan jarri du abian Jaurlaritzak Konponduren foroa, baita hiru unibertsitatetan, diasporaren 11 gunetan eta gazteriaren beste hiru gunetan, eta webgunean hogei mila iritzi jaso dituela jakinarazi du.
Weisbergek eta Bartolik, ordea, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariari "demokrazia parte-hartzailearen prozesuaz ideia garbia" azaltzeko eskatu diote.
Politika
Autodeterminazio eskubidea "desmitifikatzeko" foroak sortzea proposatu dute nazioarteko adituek
William Weisbergek eta Andrea Bartolik diote Euskal Herrian elkarrizketarako aukera gehiago eratu behar direla. Eusko Jaurlaritzak bakea eta normalizazio politikoaz hogei mila iritzi jaso ditu urte hasieran Konpondu egitasmoa abian jarri zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu