Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko lan egiteko deia
Hauteskunde kanpainetan azken urteotan egin bezala, Nazioen Mundua autodeterminazio eskubidearen aldeko herritar taldeak «Hego Euskal Herriko alderdi politiko guztiei» dei egin die eskubide hori gauzatzearen alde lan egitera, «autodeterminazio eskubidea demokraziaren oinarrian dagoelako». Donostian prentsaurreko bat eman du taldeak, eta autodeterminazioaz alderdi abertzaleak soilik mintzatzea deitoratu du, haren ustez eskubide hori «ezberdinen arteko topagune» baita. «Ohiko eztabaidatik harago, autodeterminazio eskubidea herritarren plaza da», esan dute. Horregatik, «ulertezina da alderdi demokratiko batek herritarren oinarrizko elkargune hori oztopatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu