Guztira 736 batzarkidek parte hartuko dute Bilbon egingo den bilkuran: horietatik 350 eskualdetako elkarteen ordezkariak izango dira; beste horrenbeste, federazioetako ordezkariak, eta beste 36 Batzorde Nazionaleko kideak.
Elorrietak azaldu duenez, egungo lan baldintzak "oso prekarioak" dira, batik bat, emakumeenak eta gazteenak. Horregatik aukeratu du ELAk Hamaika arrazoi borrokarako leloa, egoera aldatzeko "boterearen kontrako" lan ardatzak indartzea ezinbestekoa ikusten dutelako.
Nolanahi ere, lan arlotik aparteko ekarpenak ere egingo ditu ELAk. Ildo horretatik, politika ataleanELAren ezaugarriak sendotzeko balioako duela Kongresuak iritzi dio Elorrietak. Hain zuzen ere, beren ildo politikoaren ardatzak bi direla adierazi du: autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena, eta Euskal Herriko gatazka konpontzeko herri galdeketaren beharra.
Sindikatuak
Autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena berretsiko du ELAk XI. Kongresuan
'Hamaika arrazoi borrokarako' lelo hartuta, XI. Kongresua egingo du ELA sindikatuak azaroan. Hain zuzen ere, Jose Elorrietako ELAko idazkari nagusiak gaur aurkeztu ditu batzar horren lerro nagusiak, eta, besteak beste, autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena berretsiko dutela eta Euskal Herriko gatazka konpontzeko herri galdeketaren beharra nabarmenduko dutela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu