autodeterminazioa

Autodeterminazioaren alde "bide guztiak" agortzeko prest agertu dira Amaiur, ERC eta BNG

Espainian "zentsura" bertan behera uzten ez bada nazioarteko foroetara joko dutela ohartarazi dute gaur, aitorpena lortzeko. 

2013ko otsailaren 15a
14:23
Entzun

Hiru indar politikoetako ordezkariek salatu egin dute Kongresuaren Mahaian PPren gehiengoak erabakitzeko eskubidearen inguruko euren ekimena onartzea galarazi izana —PSOE eta CiU proposamenaren alde agertu ziren—. Haien arabera, "aurrekari oso larria" da, horrek aldi berean eztabaida politikoa galaraztea dakarrelako. Amaiurreko Rafa Larreina, ERCko Alfred Bosch eta BNGko Guillerme Vazquez Bilbon izan dira gaur goizean.

Kongresuko Mahaiaren erabakiak agerian uzten du "defizit demokratikoa", Larreinaren ustetan. Hilaren 7an erabakitzeko eskubidea arautzeko eskatu zuten hirurek, eta autodeterminazio eskubidea Espainiako legedian sartzeko lege egitasmoa aurkeztu zuten Kongresuan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.