Ordezkaritzaren erabakia uztailaren 15ean egindako 9/1983 Lege Organikoko 10. artikuluan oinarritzen da. Gobernuko agintariek ordena publikoa aztoratuko duten arrazoiak ikusten baditu manifestazioa debekatzeko eskubidea izango dutela adierazten du lege horrek.
Manifestazioaren leloagatik eta deitzaileen nortasunagatik ezker abertzaleak "Apartheid ez" eta "Autodeterminazioa" lelopean egiten ari diren manifestazio kanpainarekin lotu du Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak. "Manifestazioaren lema abuztuaren 6an Donostian deitutakotik gauza ezberdin bakarra dauka:"apartheid" hitza erabili beharrean "baztertze" erabili dutela", adierazi du erakunde horrek.
Gobernu Ordezkaritzaren arabera, Espainiako Auzitegi Nagusiak Batasuna legez kanpo utzi zuenean ez zituen bere ekintzak legez kanpo utzi, eta hori "hanka sartze bat" izan da. Iruñeko manifestazioaren deialdia egin duena Batasunarekin erlazionatuta dagoela esan dute Ordezkaritzako buruzagiek, hain zuzen ere,"hainbat ekintza politikotan ikusi" dutela.
Ezker abertzalearen manifestazioen debekua
Autodeterminazioaren aldeko Iruñeko manifestazioa debekatu dute
Abuztuaren 26rako Iruñean deitua dagoen autodeterminazioaren aldeko manifestazioa debekatu du Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak. "Ordena publikoa aztora dezaketen arrazoiak" daudelako eta "Batasunak deitua" delako hartu du erabaki hori. Gobernu Ordezkaritzak komunikatu batean esan duenaren arabera, abuztuaren 26ko manifestazioa eta ezker abertzalearen ekintzak debekatzearen salaketa "loturik" egon daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu