Politika

Autodeterminazioaren aldeko manifestazio deialdia egin du herritar talde batek, ostiralerako Bilbon

Beren burua "ezkertiar eta abertzaletzat" daukaten 40 bat lagunek antolatu dute manifestazioa. Datorren ostiralean, hilaren 25ean, egingo da: 12:00etan jarri dute hitzordua, Moiua plazan. 'Euskal Herriak autodeterminazioa' izango da leloa, eta Euskal Herriak etorkizuna "askatasunez eta demokrazian" erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu nahi dute.

2006ko abuztuaren 21a
19:19
Entzun
Konponbide prozesuari ere egin dio aipamena manifestaziorako deia egin duen herritar taldeak: hain zuzen ere, azkenaldian prozesuaren helburuen aurkako erasoak gertatu direla salatu dute. Ildo horretatik, aukera politiko guztien jarduna bermatzeko eskatu dute. Beste eskaera zehatzago bat ere egin dute: Aste Nagusiko egun handian Espainiako banderarik ez jartzeko Bilboko udaletxeko balkoian.

Aurrez esan bezala, berrogei bat lagunek parte hartu dute manifestazioaren berri emateko prentsaurrekoan. "Ezkertiarrak eta abertzaleak" direla agertu dute, baina ez dute beren nortasunari buruzko beste zehaztasunik eman nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.