Irudia. Usurbil
AUTOESKOLAN EUSKARAZ IKASTEN
Iaz gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditu zuten bederatzi pertsona saritu dituzte Buruntzaldean (Gipuzkoa); sarituek azterketa teoriko baten balioa jasoko dute dirutan. 2010ean jarri zuten martxan egitasmoa Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo euskara batzordeek, elkarlanean.Egitasmoari esker, Buruntzaldeko hainbat autoeskolatan gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera ematen zaie herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu