bihar berria-n

"Autogestioan sinisten dut; okupazioan, ez"

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan lehen aldiz alkate abertzaleak eta euskaldunak daude iaztik, eta oraintxe bete dute legealdiko aurreneko urtea karguan. BERRIAk lauren elkarrizketak argitaratuko ditu, bihartik aurrera. Lehendabizikoa: Juan Mari Aburto Bilboko alkatearena (EAJ). Aurrerapena da hau.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, hilaren 1ean, udaletxean. LUIS JAUREGIALTZO ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2016ko ekainaren 7a
09:26
Entzun

Aste honetan hurrengo elkarrizketatuak: Eneko Goia Donostiako alkatea (EAJ), Gorka Urtaran Gasteizkoa (EAJ) eta Joseba Asiron Iruñekoa (EH Bildu).

Hona hemen, aurrerapen gisa, Juan Mari Aburtoren esan batzuk:

- "Autogestioan sinisten dut; okupazioan, ez".

- "PSE-EE bazkide leial eta zintzoa izan da; gu ere hala izan garela uste dut".

- "Nabarmendu nahi dut ni guztien alkatea naizela, abertzaleena eta abertzale ez direnena, euskaldunena eta erdaldunena".

- [Zezenketen inguruan] "Polemika artifizialik ez dut nahi, baina, eztabaida horren unea iristen bada, neu izango naiz lehena galdeketa antolatzen".

- "Ezin da esan [Ollerietako gatazkan] ez dugula ezer egin. Esan egiten da, baina gezur hutsa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.